Lan bertikalak egiteko homologazioa eta ziurtapena dituen lantaldea

Bizkaiko enpresa bat gara, eta sektoreko kalitate- eta fidagarritasun-estandar gorenak aplikatzen ditugu lan bertikaletan.


GIZA TALDEA

Gure talde egonkorrak prestakuntza sendoa du, baita konpromiso irmoa ere esku-hartze bakoitzaren segurtasunarekin eta amaierako kalitatearekin.
Esku-hartzeak martxan jartzeko eta ondo egikaritzeko, elkarren osagarri diren bi lantalde ditugu: batetik, bulego teknikoa, aholkularitza emateaz gain, lanak proiektatzeaz, koordinatzeaz eta zuzentzeaz arduratzen dena; bestetik, obra egikaritzeko lantaldea, jardueretan parte hartzen duten gremio guztietako profesional homologatuez osatua.
Sektorean zenbait hamarkadatako eskarmentua duten hamar bat profesional ditugu. 2006an eratu zen Kinberlan, baina bertan diharduten profesionalek aldez aurretiko eskarmentua dute lan bertikaletan espezialista diren entzute handiko enpresetan.


EKIPAMENDU TEKNIKOA ETA TRESNAK

Segurtasun-estandar gorenak bermatzen dituzten produktuak (hala nola arnesak, kaskoak, mosketoiak, aldamioak eta plataforma jasotzaileak) erabiltzen ditugu goietako lan zein lan bertikal guztietan.


ERAIKUNTZARAKO MATERIALAK

Ahalik eta akaberarik onenak bermatzeko, lehen mailako markak baino ez ditugu aukeratzen eraikuntzako materialetarako, pinturetarako eta gainestalduretarako.


JARDUERA-EREMUA

Bizkaian eta lurralde mugakideetan lan egiten dugu.


Guardar

Gure ezaugarriak

Profesionaltasuna

Mota guztietako esku-hartzeak proiektatzen eta gauzatzen ditugu, prozesuaren hasieratik amaierara arte: neurketak, proiektuak, udal-lizentziak, arduradun bakar batek obraren jarraipena egitea…

Segurtasuna

Laneko Arriskuen Prebentziorako Plan bat dugu, homologatutako lantalde eta segurtasun-taldeak ditugu, baita aurreikusitako eragiketetarako beharrezko prestakuntza espezifikoa duen giza taldea ere.

Konfiantza

Aurrekontu xehatu eta itxiak ematen ditugu, inolako sorpresarik gabeak. Obra egikaritzeko epea eta kalitatea idatziz bermatzen ditugu, eta saldu osteko zerbitzua eskaintzen dugu 12 hilabetez. Horregatik guztiagatik sektoreko erreferentzia gara.

Guardar

Guardar

Guardar