Instalazio industrialetan egiten ditugun jarduerak
Mantentze teknikoan, ikuskapen zehatzetan eta konponketa konplexuetan espezialistak gara. Goietatik sartu ahal izateko soluzioak eskaintzen ditugu edozein motatako lanak gauzatzeko, bai eraikin komertzialetan bai industria astuneko instalazioetan.


Larrialdiak
Larrialdietako esku-hartzeetan espezialistak gara, alegia, pertsonen edo instalazioen osotasuna arriskuan jartzen dutelako itxaron ezin duten jardueretan.

Ikuskapen teknikoak
Segurtasun-, osasungarritasun- eta irisgarritasun-baldintzak egiaztatzeko, aldian behin, ikuskapen teknikoak egin behar dira eraikuntza eta eraikinetan.

Plataforma/Aldamioa
Proiektuaren ezaugarri zehatzen arabera, sarbide motarik egokiena hautatuko dugu –sokak, plataforma edo aldamioa–, proiektua ahalik eta azkarren eta kosturik baxuenean egin ahal izateko.

Mantentzea
Elementu akastunak konpontzea eta ordezkatzea.
Garbiketa bereziak goietan eta gune konfinatuetan.
Hodien garbiketa.
Iragazgaiztea.
Pintura.
Kableatuak ordezkatzea.

Muntaketak
Segurtasun-sokak eta ainguraketa finkoak.
Keak erauzteko hodiak instalatzea.
Olanak, errotuluak eta publizitate-euskarriak instalatzea.
Kableatuak instalatzea.
Aire girotuko harguneak.
Suteen kontrako harguneak, toxikoen detekzioa…
Soldadura bertikalak.
Larrialdietarako eskailerak, katu-eskailerak, platabandak…
Errementaritza-lanak: barandak, egiturak…

Hormigoiaren konponketa
Egitura industrialak.
Hormigoia berroneratzea.
Bolumenak itzultzea.
Armadura-pasibatuak.
Gugan konfiantza jarri duten enpresetako batzuk:



