Mantentze-lan eta zerbitzu bertikalak

Goietako lanetan espezialistak gara Kinberlan enpresan, eta askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu lan bertikalak gauzatzeko. Sektorean dugun eskarmentu zabala eta gure egitura sendoa bermetzat hartuta, gai gara edozein lan bertikal osorik gure gain hartzeko, hasieratik amaierara arte, azkar eta eraginkortasunez.

Soka, plataforma edo aldamioa

Zehaztasun teknikoari jarraituz aukeratzen da sarbidea, esperientziak markatzen digunaren arabera, eta, betiere esku-hartzearen beharrak kontuan hartuta.

Dela sokarekin dela aldamio edo plataforma gainean lan egiteko prestakuntza duten profesionalez osatutako taldea dugu.

Halaber, jarduera motaren arabera hautatzen dugu sarbide-sistema, kostuen eta egikaritze-azkartasunaren arteko erlaziorik onena bermatzeko.

Eraikinen ikuskapen teknikoa

Edozein motatako eraikinen kontserbazio-egoera ikuskatzen dugu.

Teknikari gaituek zehatz-mehatz ikuskatuko dituzte aztertu beharreko eraikinaren egitura, fatxada, estalkia eta instalazio nagusiak. Horrenbestez, txosten batean jasoko dute eraikinaren egoera orokorra, baita hartu beharreko neurri zuzentzaileak eta prebentziozkoak ere.

Zure eraikinak 50 urte baino gehiago baditu, edo auzo-komunitatean eraberritze-lanak egiteko diru-laguntza publikoa eskatu behar baduzu, EITa pasatu beharko duzu.

Larrialdiko esku-hartzeak

Lan bertikalen bidezko sarbideari esker, modu azkar, seguru eta ekonomikoan ari gaitezke premiazko jardueretan.

Baimenak izapidetzeaz gain, berehalako eragiketak egiten ditugu itxaron ezin duten zerbitzuen kasuan; besteak beste:

· Erortzeko arriskua duten elementuak kentzea
· Luiziak ekiditeko babesak
· Fidantzamenduak eta eskoratzeak
· Ur-iragazketak zigilatzea
· Teila berriak jartzea
· Jausteko arriskuan dauden zuhaitz eta adarrak kentzea

2006AN SORTUTAKO ENPRESA

ZER DIRA LAN BERTIKALAK?

Lan bertikalak, goietako lanak, soka behar duten lanak edo iristeko zailak diren tokietan egin beharrekoak: horiek guztiak eskalada-teknikekin loturiko lanak dira, alpinismoaren praktikatik abiatuta hiri- zein industria-giroetara ekarriak. Hala, konponketa-, garbiketa- eta berritze-lanak egin ditzakegu iristeko zailak diren tokietan. Gainera, istripuak eta erorketak jasateko arriskua minimizatzen denez, segurtasuna areagotu egiten da.

Guardar